Bergarak, datorren denboraldian ere, Ohorezko Erregional Mailan jokatuko du, eta Mondrak eta Aloñak, iaz Gorengoen Mailatik igoera lortu ostean, osatuko dute Ohorezko Erregionaleko debagoiendarren zerrenda. Aurreneko jardunaldian mahoneroek Beti Gazte talde lesakarraren bisita jasoko dute Agorrosinen; Mondrak Oiartzunen aurka jokatuko du Mojategin eta Aloña Argixao futbol zelaira joan beharko da Urolaren aurkako partidua jokatzera.
Guztira sei derbi
Mondra eta Aloñaren igoerarekin, bailarako hiru taldek jokatuko dute Ohorezko Erregional Mailan eta, beraz, sei derbi egongo dira datorren denboraldian. Aurrenekoa Bergara eta Mondraren artekoa izango da, Agorrosinen, azaroaren 10eko asteburuan –itzuliko partidua, Mojategin, 2025eko martxoaren 23ko asteburuan–; Aloña eta Mondrak jokatuko dute bigarrena, Azkoagainen, abenduaren 8ko asteburuan –itzuliko partidua, Mojategin, 2025eko maiatzaren 1ean–; amaitzeko, oñatiarren eta bergararren artekoa Azkoagainen jokatuko da 2025eko urtarrilaren 19ko asteburuan –itzulikoa denboraldiko azken partidua izango da, Agorrosinen, 2025eko maiatzaren 25ean–.
Egutegi osoa, hemen.