Hainbat debagoiendar dabiltza Basajaun egiten

Xabier Urtzelai 2024ko uzt. 29a, 13:46

Roldan eta Agirrebalzategi, atzo goizean Gasteizen, Basajaun hasi baino minutu batzuk lehenago.

Duela hilabete batzuk Harmailatik saioan izan ziren Mikel Aristegi bergararra eta Mikel Roldan aretxabaletarra, eta ultra ziklismoko lasterketen gainean egin zuten berba. Bada, biak daude egunotan Basajaun proba egiten, eta ez dira bakarrak. Dozena erdi bat oñatiar ere lasterketan daude.

Atzo, zapatua, 08:00etan hasi zuten Basajaun lasterketa Gasteizen, eta ziklistek dagoeneko 30 ordu inguru daramatzate bizikleta gainean. 300 lagun inguruk hasi zuten lasterketa –ea zenbat iristen diren helmugara– eta orain momentuan (13:55) Mikel Roldan aretxabaletarra seigarren postuan dago.

Ziklistek 5 egun dituzte 800km egiteko (15.000m-tako desnibelaz) eta Roldanek iaz 62 ordu erabili zituen 11. sailkatzeko. Oraingoz seigarren doa, eta Bardeak atzean utzita Demandako zerrarantz (Errioxa) doaz.Hemen ikus daiteke ziklista bakoitza non doan. Helmuga Gasteizen dute.

Bada, lasterketa horretan esperientzia duten Roldanekin eta Aristegirekin batera oñatiar koadrila ere esperientziara batu da, eta lasterketan buru-belarri dabitza, besteak beste, Iker Agirrebalzategi, Aimar Lizarra, Mikel Biain eta Andoni Guridi. Lasterketa non-stop formatuan egiten dute, eta ziklista bakoitza moldatu behar da jatekoak eta edatekoak kudeatzeko, eta bakoitzak erabakitzen du atsedena non hartu, eta zelan. Bistan dagoena da gaur bero galantari egin beharko diotela aurre.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak