Elorregi edo San Prudentzio da Bergara, Arrasate eta Oñati batzen dituen bailarako guneetako bat, eta, horrez gain, baita bidegorrien elkargune ere. Hainbat dira batetik bestera ibiltzeko bidegorria dabilkien herritarrak, askotariko moduetan; Edurne Bikuña patinatzaileak, esaterako, entrenatzeko darabil. Areago, deskantsurako tartea ere har daiteke, Jon Mujika arduradunetako bat duen Sanprubusa tabernan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.