Gaueko autobus zerbitzua izango da Soraluzeko jaietan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko uzt. 23a, 14:49

Bergarako autobus geltokia, artxiboko irudi batean.

Uztailaren 24tik 27ra ospatuko dituzte jaiak, gaurtik egubakoitzera, eta bihartik 26ra egongo da martxan gaueko zerbitzua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren arabera.

Hain justu, Aretxabaletatik Eibarrera arteko bidea –eta alderantziz– egingo du gaueko autobusak, honako ordutegietan:

Aretxabaleta-Eibar noranzkoa:

Aretxabaleta Arrasate Bergara Osintxu Soraluze Eibar
00:00 00:10 00:30 00:35 00:40 00:50
02:00 2:10 2:30 2:35 2:40 2:50
  4:10 4:30 4:35 4:40 4:50

Eibar-Aretxabaleta noranzkoa:

Eibar Soraluze Osintxu Bergara Arrasate Aretxabaleta
01:00 01:10 1:15 1:20 1:40 1:50
3:00 3:10 3:15 3:20 3:40 -
05:00 05:10 05:15 05:20 05:40 05:50

Era horretan, Soraluzeko Udalak adierazi du gaueko zerbitzuak bide ematen duela Debagoiena eta Debabarrena eskualdeen artean "zubiak eraiki eta kultur eta aisialdi eskaintzaz gozatzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak