Errepidea ez dago itxita eta trafikoa bideratzen bertan daude ertzainak, hortaz, arretaz gidatu behar da.
A-636 errepidean, Antzuolatik Bergarara bidean, kamioi batek eta auto batek talka egin dute 10:45 inguruan. Horren eraginez hainbat zauritu izan direla adierazi dute Ertzaintzatik; horietako bat Arrasateko ospitalera eraman dute, eta besteren bat ere artatu behar izan dute.
Errepidea ez dago itxita eta trafikoa bideratzen bertan daude ertzainak, hortaz, arretaz gidatu behar da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.