Ikasleen %30 eskuko telefonorik gabe joango da Ipintza institutuko DBH1era

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko uzt. 16a, 17:04

Bergarako San Martin, Antzuolako eta Elgetako Altxa Burua taldeek Antzuolan eginiko batzar bat.

Bergarako San Martin, Elgetako eta Antzuolako Altxa Burua taldeetako gurasoak batu dira pantailen erabilerarengatik kezkatuta, Ipintzan elkartu ohi baitira euren seme-alabak.

Ikasleen %30 eskuko telefonorik gabe joango da 2024-2025 ikasturtean Bergarako Ipintza institutuko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo mailara, Bergarako San Martin, Antzuolako eta Elgetako ikastetxeetako Altxa Burua taldeetako kideek jakinarazi dutenez: "Kezka izaten da gurasoen artean euren seme-alabek gainontzeko ikaskideek telefonoa dutela esatean eta eurek ez, baina emandako datu honekin esan nahi diegu lasai egoteko, ez daudela bakarrik". Haien hitzetan, egun gero eta kontzientzia gehiago dago pantailen erabilerari dagokionez, eta bide horretan urratsak egiten jarraitu nahi dute.

Hala, Ipintza institutuarekin batera, lanketa bat egiten hasiko dira irailean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak hala aginduta gai honen inguruan protokolo bat egitea baitagokio ikastetxe bakoitzari urtea amaitu aurretik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak