Hainbat debagoiendar izango dira gaur eta bihar artean Iruñeko Labrit pilotalekuan, eta guztiak finalak jokatzen. Ados Pilota Elkarteak antolatutako lau eta erdiko torneoan, Maddi Barrokal bergararrak lortu du finalerako txartela. Aurkaria Goiuri Zabaleta leitzarra izango du. Neurketa gaur, egubakoitza, jokatuko da, 11:30ean.
Ondoren, elkarte berak antolatutako binakako txapelketako finalean beste pilotari debagoiendar bat izango da. Leire Galeano antzuolarrak Leire Oskoz izango du bikote, eta Iera Agirre eta Irati Zabalaren aurka nor baino nor gehiago jardungo dute.
Oses Master Cup-ak antolatutako finalean
Uxue Oses oñatiarrak, ostera, Emakume Master Cupeko San Fermin torneoko finala jokatuko du, honek ere Labriten, bihar, zapatua, (12:30). Oñatiko atzelariak, gaur egun emakumezkoen pilotan dagoen aurrelari onenetakoa izango du lagun: Amaia Aldai dimoztarra, hain zuzen. Aizane Ibarrola eta Enara Gaminde izango dituzte aurkari biharko finalean.
Jaialdi hori, 12:00etan hasiko da, eta atariko partidua jokatuko dute Bergaran bizi den Arrate Bergara eta Olatz Arrizabalaga bikoteak, Mendiburu eta Zabaleta bikote nafarraren aurka.