Herrietako egoerari dagokionez, lautan egin du gora langabeen kopuruak aurreko hilabetearekin alderatuz gero: Antzuolan 54 pertsona daude lanik gabe, maiatzean baino bost gehiago; Aretxabaletan, 193 (+7); Bergaran, 479 (+3); eta Oñatin, azkenik, 314 (+12). Aramaion, Elgetan, Eskoriatzan eta Leintz Gatzagan ez du gorabeherarik izan kopuruak, eta Arrasaten behera egin du: 1.023 langabe daude, maiatzean baino hogei gutxiago.
Kopuru absolutuetatik harago, ordea, langabezia tasari erreparatuz gero, Arrasaten dago handiena: %10,25ekoa da. Ondoren, hurrenez hurren, honakoa da egoera: Eskoriatzan %7,28koa da langabezia tasa; Bergaran, %6,73koa; Oñatin, %5,80koa; Aretxabaletan %5,62koa; Elgetan, %5,02koa; eta Antzuolan, %4,99koa. Aramaion eta Leintz Gatzagann, aldiz, ez da jakinekoa zenbatekoa, bost langabe baino gutxiago direnean ez baitute datu zehatzik ematen.