Emakume Master Cup zirkuitu barruan dator udako hurrengo torneoa: Plazandreak. Torneoa hamabi pilotarik jokatuko dute, eta aukeratuen artean daude Leire Galeano antzuolarra eta Maddalen Etxegarai oñatiarra. Hala, bost astez ETB-1ek astelehenero emango ditu euren partiduak, txapelketa taldeka jokatuko den lehiaketa bat izango da eta talde bakoitzeko pilotariek binaka eta lau eta erdian jokatu beharko dute.
Txapelketa uztailaren 1ean hasiko dute eta ligaxkan punturik gehien batzen dituzten bi bikoteek abuztuaren 5eko final handia jokatuko dute. Denera lau taldetan banatutako 12 pilotarik jokatuko dute; Arrizabalaga-Capellan eta Ibarrola, Aldai-Mendizabal eta Larrarte, Zabaleta-Gaminde eta Etxegarai eta Garai-Galeano eta Arrillaga, hau da, egungo espezialistarik onenak batu ditu Plazandreakek.