Zentroetako udako ordutegien berri eman du Osakidetzak

Julen Murua Mesonero 2024ko eka. 21a, 10:03

Arrasateko osasun-etxeko ordutegia bakarrik aldatuko da; gainontzeko osasun-etxeetan berdin jarraituko dute.

Bailarako osasun-etxeetako arreta emateko ordutegiek, oro har, ez dute aldaketarik izango udako hilabeteetan. Hala ere, badago salbuespen bat. Arrasateko osasun-etxean 08:00etan irekiko dituzte ateak, betiko legez, baina 20:00etan itxi beharrean 17:00etan itxiko dute zentroa. Gainontzeko herrietako osasun-zentroetan ez da ordutegi aldaketarik egongo: Aretxabaletako, Bergarako eta Oñatiko osasun-etxeek betiko ordutegia izango dute –08:00etan ireki eta 17:00etan itxiko dituzte ateak–. Eskoriatzako osasun-etxeko ordutegian ere ez da inolako aldaketarik aurreikusten, eta, betiko legez, 08:00etan hasi eta 15:00ak arteko lan jarduna izango dute bertako langileek.

Horrez gain, Debagoieneko ESItik jakinarazi dute kontsultategien ordutegia "ahalik eta gehien" mantenduko dela; baina, aitortu dutenez, ordutegi horiek "egun batzuetan ez dira beteko". Kasu horietan, "erreferentziazko osasun-zentroek" eskainiko dute laguntza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak