Martxan dira garraio publikoan doan bidaiatzeko laguntzaile-txartelak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko eka. 19a, 09:03

Arrasateko autobus geltokia, artxiboko irudi batean.

Gipuzkoako garraio publikoan erabili daiteke laguntzaile-txartela, Foru Aldundiaren erabaki bat baita. Mendekotasun egoera aitortua duen herritarrak egin behar du eskaria laguntzailearendako.

Mugi txartelaren titularrak diren eta mendekotasun egoera aitortua duten herritarren laguntzaileek garraio publikoan doan bidaiatzeko aukera izango dute, martxan baitira laguntzaile-txartelak. "Mendekotasuna duten pertsonei ez ezik, haien laguntzaileei ere garraio publikorako sarbidea erraztu behar diegu. Lankidetza honetan, urrats berri bat egin dugu Gipuzkoa lurralde kohesionatuagoa eta bizikideagoa izan dadin", adierazi du Azahara Dominguezek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak eta, aldi berean, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako lehendakariordeak.

Horretarako, garraio publikoa erabiltzeko beste pertsona baten laguntza behar duten herritarrek apirilaren erdialdean jaso zuten txartelaren eskaria nola egin behar den azaltzen duen gutuna: eskatzaileek Mugi txartela izan behar dute halabeharrez, eta laguntzailearen txartelean datu berberak agertu behar dira. Txartela eskaera egin eta hilabeteko epean iritsiko da etxeetara, gutxi gorabehera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak