Hondakinen auzian kontzientziatzeko asmoz, mende erdi barru norbere herria nolakoa izango den irudikatu behar izan dute mural batean ikasleek, eta bi talde izan dira saritutakoak. Oñatiko Urgain eskolako ikasle talde bat izan da, hain justu, irabazlea, eta motxila ekologiko bana eskuratu dute, ingurugiroa ezagutu eta aztertzeko materialarekin barnean; ikasgela osoak, berriz, ingurumenaren gaia lantzeko liburu bilduma bat jaso du saritzat. Bigarren saridunei dagokienez, Arrasateko Arizmendi ikastolako Santa Teresa guneko ikasleak izan dira, eta horiek ere motxila bana jaso dute.
Lelo lehiaketan, azkenik, ikasgela bakoitzaren ardura izan da datorren ikasturterako kanpainaren izenburua pentsatzea, eta Aretxabaletako Kurtzebarri eskolarentzat izan da garaipena: Kontsumoa murriztu eta mundua berpiztu da leloa.