PSOEk irabaziko lituzke hauteskundeak EAEn, EITBren galdeketaren arabera

Josu Bilbao Atxutegi 2024ko eka. 9a, 20:08

Itxi dituzte hauteslekuak Debagoienean eta hasi da botoen kontaketa. Emaitza ofizialak 23:00etatik aurrera jakinaraziko dituzte, Europako beste herrialdeetako hauteslekuak ixtean.

EITBren galdeketaren arabera, PSOEk irabaziko lituzke hauteskundeak EAEn, botoen %27,2rekin. EAJk gertutik jarraituko lituzke sozialistak botoen %27,1ekin eta EH Bildu hirugarren indarra izango litzateke botoen %19,1ekin.

PPk botoen %13,5 eskuratuko luke EAEn, eta Espainian ere lehenengo indarra izango litzateke. Bosgarren indarra, EAEn, Podemos izango litzateke botoen %4,9rekin.

Nafarroan ere, PSOE izango litzateke alderdi bozkatuena. PP litzateke bigarren indarra, botoen % 24,4 jasota, eta EH Bildu hirugarrena, botoen % 15,1 lortuta. Sumarrek botoen % 7,3 izango luke. 

Espainian, EITBren inkestaren arabera, horrela geldituko lirateke emaitzak:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak