Antzuola Kirol Elkartea eta Aloña Mendiko Gexan Anduaga saritu ditu Gipuzkoako Futbol Federazioak

Miren Arregi Amasorrain 2024ko eka. 8a, 13:40

Gipuzkoako Futbol Sariak banatu zituzten atzo, egubakoitza, urteroko ekitaldian. Oñatin egin zuten hori, Aloña Mendiren 75. urteurrena baliatuz. Sari mordoa banatu zituzten eta horietako bi bailaran gelditu ziren. Alde batetik, Antzuola Kirol Elkarteak jaso zuen Gizarte Lanari Saria, herri mailan egiten duen lana errekonozitzen duena. Bestetik, Aloña Mendiko Gexan Anduagarendako izan zen denboraldiko golik onenaren saria.

Sari mordoa banatu zituzten Santa Ana Antzokian egindako ekitaldian. Hona hemen, zerrenda:

  • Denboraldiko talde onenaren saria: URKI Kirol elkarteko gazte mailako taldearendako
  • Denboraldiko entrenatzaile onenaren saria: Iñigo Pérezendako, Eibar Futbol taldeko entrenatzailearendako
  • Kiroltasun saria:
    • Beti Gazte, Kadete 1. maila
    • Euskalduna ohorezko kadete neskak
    • Lauburu Ibarra, kadete B Areto Futbola
    • Kiroltasun handienaz animatzen duten harmailen artean irabazlea, Orereta Kafea
  • Emakumezko talde onenaren saria: Mariño Real Union, Emakumezkoen Euskal Ligara igotzea lortu duen taldea.
  • Denboraldiko epaile onenaren saria: Naroa Garaialde
  • Gizarte lanari saria (Herri Txiki Klub Handi saria): Antzuola Kirol Elkartea, kirol eta gizarte-ikuspegia dinamizatzeko egindako lanagatik.
  • Areto futboleko entrenatzaile onenari saria: Txema Lasa
  • Areto futboleko epaile onenaren saria: Nerea Rial
  • Areto futboleko talde onenaren saria: Lauburu Ibarra B taldea
  • Emakumezkoen futbolaren zabalkundeagatik sari berezia: Javi Luzuriaga eta Iñaki Gorrotxategi
  • 2023-2024 Denboraldiko klub onenaren saria: Sociedad Deportiva EIBAR
  • Kirol ibilbideari saria: Juan Núñez
  • Areto futboleko kirol ibilbideari saria: Lander Martin
  • Kirol ibilbideari saria: Joaquin Urío Velázquez eta Mikel Pérez Lasa
  • Denboraldiko gol onenak: Malen Urkiri (Amaika Bat), Pablo Olmos (Altza Areto Futbola) eta Gexan Anduaga (Aloña Mendi)
  • Bolondres moduan egiten den lanari saria: Patxi Renobales, Alegiko INTXURRE KE-ren lehendakaria
  • Gipuzkoako futboleko sari berezia: Sid Lowe kazetari ingelesari
  • Gipuzkoako futboleko sari berezia: Natalia Arroyo
  • Futboleko mitoaren saria: Arantza del Puerto

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak