Lehendakari Saria egun bakarreko txapelketa da, eta, bi bolarik elkarren aurka lehiatuta kanporatzera jokatzen da. Gipuzkoako Hiru Txirlo lehiaketako lehen 64 sailkatuen arteko norgehiagoka da baina hutsuneak egonez gero beste bolari batzuk sar daitezke eta hala UDA taldeko guztiek jokatu zuten. Hona hemen sailkapena:
- 1. Una Loiola (San Migel)
2. Sergio Rodriguez (Asola Berri)
3. Bittor Astigarraga (Elgeta)
4. Gartzi Gorosabel (UDA Hirutxirlo)
Ondoren, elkarrekin bazkaldu zuten eta gero, sariak banatu zituzten; batetik, Lehendakari Saria lehiaketakoak eta bestetik, 53. Hiru Txirlo Txapelketakoak. Hona hemen sailkapena.
Bola-jokoan esanguratsuak izan direnei aitortza egiten diete egun horretan, eta aurten hiru lagun omendu zituzten: Bixente Zulaika Irureta; Mari Carmen Olabe Hernando –federazioko lehen emakumea eta orain arte bakarra–; eta Felix Gomez Gomez.