Lehen diskoaren lehen abestiaren bideoklipa egin du Nick Linbött talde berriak

Mirari Altube Arrese 2024ko ekainaren 6a

Ibilbidea hasi berri duen Nick Linbött talde debagoiendarrak lehen kantuaren bideoklipa zabaldu du: Izarrak eta hezurrak. Beste proiektu batzuetan ibilitako musikariak elkartu dira, eta, rock&roll eta rockabilly doinuetan murgildu Pottoko eta beste hainbat lagun.

Rober (bateria) bizkaitarrak, Peru (baxua), Iago (gitarra), Marina (saxo baritonoa), Pottoko (abeslaria) arrasatearrek eta Ibai (saxo tenorra) aretxabaletarrak sortu dute taldea. Iaz lehen entseguak egin, eta 2024ko apirilean eman zuten lehen kontzertua, Arrasate Irati tabernan.

Lehen diskoa ontzen dihardute orain, eta joan den asteburuan egin zituzten grabazio lanak Bilboko Silver Records estudioan. Nahasketaz jositako diskoa izango da eta Kaset ekoiztetxearekin argitaratuko dute udazken inguruan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak