EH Bilduk eskualderako proiektu estrategikoa aurkeztuko du

Gontzal Belategi Zubia 2024ko eka. 6a, 13:00

Debagoienerako proiektu estrategikoa lantzen ibili da EH Bildu, eta ekainaren 12an, eguaztena, aurkeztuko die herritarrei. Bergarako Seminarixoan izango da aurkezpena, 18:00etan hasita.

Hiru ardatz nagusi izango ditu proiektu estrategikoak: ongizatea, trantsizio ekosoziala eta sozioekonomia. "Bizi ditugun garaiek, erantzun berriak eta politika egiteko bestelako moduak eskatzen dituzte. Betiko inertziak jarraitzea ez da aukera bat. Politika anbiziotsuak behar dira. Debagoienean badaude baldintzak jauzi kualitatibo bat emateko. Udalgintzan erakutsi ditugun kudeaketa gaitasuna eta sormena eskualde-eskalara eramatera goaz" azaldu dute.

Eragile eta norbanakoei aurkezpenera bertaratzeko deia luzatu diete: "EH Bildutik eskua luzatzen diegu eskualdeko eragile sozial eta ekonomikoei, baita gizarte zibilari ere, bide hau elkarrekin egiteko".

Aurkezpen saiorako sarrera irekia izango da baina izena aldez aurretik emateko eskatu dute antolatzaileek. Horretarako, nahikoa izango da izen-abizenak eta herria adieraztea honako esteka honetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak