Espainian PP garaile, PSOEk baino bi eurodiputatu gehiago lortuta

Itziar Larrañaga Sarasola 2024ko eka. 9a, 23:23

Alderdi Popularra nagusitu da Espainian 22 eserleku lortuta, 2019an baino hamar gehiago; gainera ia milioi eta erdi gora egin dute boto kopuruan. PSOEk aurreko hauteskundeetako datuei eutsi die, eta 20 eurodiputatu izango ditu, baina 2 milioi boto galdu ditu. VOX izan da hirugarren alderdia eta hiru eserleku izango ditu 1.600.000 bototik gora lortuta. Jarraian, beste hiru eurodiputatu lortuta Orain Errepublikak (EH Bildu), 850.000 boto ingururekin.

Sumarrek eta Se Acabo la fiesta alderdiek 800.000 boto inguru lortu dituzte, eta bi hauek ere hiru eserleku izango dituzte. Podemos 600.000 boto azpitik geratu da eta bi eserleku izango ditu. Azkenik, Junts+ eta Ceus (EAJ) alderdiek eurodiputatu bana lortu dute.

Honenbestez, EH Bilduko Pernando Barrena (Orain Errepublikak zerrendako bigarrena) eta EAJko Oihane Agirregoitia (Ceus-eko lehenengoa) eurodiputatuak izango dira.

2019ko hauteskundeetatik aldaketak

2019an  705 eurodiputatu ziren aukeratu beharrekoak eta horietatik 54 egokitu zitzaizkion Espainiari. Urtebete beranduago, 2020an, Brexitaren eraginez beste bost esleitu zitzaizkion Espainiari, guztira 59 izanik. 2024ko hauteskundeetan baina, egokitzapen gehiago egin dituzte, 720 eurodiputatu egongo dira herrialde bakoitzaren egungo biztanleriara egokitzeko, eta Espainiari beste bi esleitu dizkiote. Guztira beraz, 61 dira hauteskunde hauetan Espainiak aukeratu dituen eurodiputatuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak