PSOEk irabazi ditu hauteskundeak Araban, 36.280 boto eskuratuta (%28,81), eta ia zazpi puntu egin du gora 2019ko hauteskundeekin alderatuta. EH Bildu izan da bigarren indarra 26.933 botorekin (%21,38) eta PP hirugarrena 22.201 botorekin (%17,62). Laugarren geratu da EAJ 19.122 botorekin (%15,18) eta hamar puntu behera eginda.
VOX izan da bosgarren indarra 4.952 (%3,93) eta ia bi puntu gora eginda. Atzetik geratu dira Sumar eta Podemos biak ala biak 5.000 bototara iritsi gabe, eta bien arteko batura orain dela bost urtekoaren erdia izanik.
Parte-hartzeari dagokionez %49,85ekoa izan da lurraldean, hau da, 126.611 arabar joan dira botoa ematera; 12,99 puntu egin du behera 2019koarekin alderatuta. Boto baliogabeak 683 (%0,53) izan dira eta boto zuriak 628 (%0,49).