PSOE nagusitu da Bizkaian, EAJk gertutik jarraituta

Itziar Larrañaga Sarasola 2024ko ekainaren 9a

122.000 boto eskuratu ditu PSOE Bizkaian, botoen %26 hain justu ere. Eta gora egin du 2019ko emaitzekin alderatuta. Ehuneko bat gutxiago (%25) lortu du EAJ, ia 118.000 botorekin; baina 100.000 boto galdu ditu Europako aurreko hauteskundeekiko. Hirugarren izan da EH Bildu 105.000 bototik gertu geratuta (%23). PP izan da laugarren alderdia ia 54.000 boto jasota (%12), 2019an baino 17.000 gehiago. VOXek ere gora egin du, eta 2019an Elkarrekin alderdiak lortu zituen botoetatik urruti geratu dira Sumar eta Podemos.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak