EH Bildu garaile Gipuzkoan alde handiarekin

Mirari Altube Arrese 2024ko eka. 9a, 23:10

EH Bilduk irabazi ditu hauteskundeak Gipuzkoan 96.133 botorekin; 4,66 puntu egin du gora 2019ko hauteskundeekin alderatuta. Bigarren indarra izan da PSOE, 66.717 botorekin (%23,92) eta 5,71 puntu gora eginda. Hirugarren geratu da EAJ 57.626 boto jasota (%20,66) baina ia 10 puntu egin du behera. Laugarren geratu da PP 23.946 botorekin (%8,59) eta 4,27 puntu gora eginda. Eta horien atzetik geratu dira gainerako alderdiak.

Sumar eta Podemos berdinduta geratu dira, zortzi mila boto pasatxo jasota. Baina bien batura urrun geratu da orain dela bost urteko emaitzetatik, hogei mila bototik gora galdu dituzte.

Ultraeskuineko alderdiek, ostera, gora egin dute. VOXek 5.926 boto jaso ditu (%2,12), orain dela bost urte baino puntu bat baino gehiago gora eginaz. Eta haren atzetik geratu da Se Acabo La Fiesta 3.925 botorekin (%1,41).

Parte-hartzeari dagokionez %50,09koa izan da lurraldean, hau da, 279.801 gipuzkoar joan dira botoa ematera; 13,13 puntu egin du behera 2019koarekin alderatuta. Boto baliogabeak 886 (%0,31) izan dira eta boto zuriak 1.430 (%0,51).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak