Kalean ehuntzeko deia, indarkeria matxistari aurre egiteko

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko eka. 4a, 15:57

Kalean Ehuntzeko Munduko Eguna da ekainaren 8an, eta mugimenduak oihartzuna izango du Debagoienean ere, deialdiak egin baitituzte Aretxabaletan, Arrasaten eta Bergaran.

Ehuntze lanaren artea "aldarrikapen feministatzat" hartzea du xede, hain justu, Kalean Ehuntzeko Munduko Egunak, Kaleak gureak dira izenpean. Paisaian (Gipuzkoa) jaio zen mugimendua 2021ean, eta zabaltzen doa pixkanaka-pixkana, indarkeria matxistari aurre egitea helburu nagusia izanik. Hala, Debagoienean hiru herritan egin dituzte deialdiak ekainaren 8rako: Aretxabaletan, Danona tabernan, 10:00etatik 11:30era; Arrasaten, Seber Altube plazan, 10:30etik 12:00etara; eta Bergaran, Black3 dendan –Amillaga pabiloia–, 10:00etatik 13:30era.

Eragile eta erakunde batzuek, gainera, bat egin dute mugimenduarekin. Arrasateko San Juan de Dios Ospitaleko erabiltzaile batzuk, esate baterako, Arrasaten izango dira ehuntzen; ondoren, herriko espazioak "okupatuko" dituzte egunean zehar eta azken hilabeteotako tailerretan egindako sorkuntzekin. Hala, parte-hartzeko deia egin diete herritarrei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak