Herriz herriko egoerari dagokionez, ez dago joera egonkor bat. Langabeen kopuruak behera egin du Aretxabaletan (-9), Bergaran (-7), Eskoriatzan (-1) eta Oñatin (-22); eta gora, berriz, Antzuolan (+6), Arrasaten (+5) eta Elgetan (+1). Leintz Gatzagako eta Aramaioko langabezia tasa zenbatekoa den, ordea, ezin daiteke jakin, herri batean bost langabe baino gutxiago direnean ez baitu datu zehatza ematen Gipuzkoako Lan Behategiak.
Hego Euskal Herriari erreparatuz gero, 136.201 langabe daude, apirilean baino 3.593 gutxiago, enplegu bulego publikoetan zenbatutakoaren arabera.