2020. urtean sortu zen Urmuga mendiak eta musika batzen dituen musika jaialdia. Bi urtean behin Euskal Herri osoa mendebaldetik ekialdera zeharkatzen da mendi tontor, herritxo eta bailaretara musika eta naturarekiko maitasuna ekarrita. Urmugaren ekitaldi handia egiten ez denean berriz, Urmugare Urtanta antolatzen dute, eta, aurtengo edizioa, Debagoienaren eta debagoiendarren presentzia izango da. Aurten, Nestor Basterretxearen figura goretsiko dute.
Uztailaren 22tik 28ra bitartean lau emanaldi egingo dituzte, eta, uztailaren 23koa Arantzazun izango da. Donostiako Orfeoia, Maika Etxekopar, Et Incarnatus Orkestra, Titika Rekalt antzezlea, Iñaki Palaciosen txistua eta Xabier Lozanoren argiztapena batuko dira Jon Esnaola konpositorearen sei sorkuntza lan berrirekin eta Asisko Urmenetaren gidoiarekin landutako proposamen gogoangarrian.
Uztailaren 25eko eta 28ko emanaldietan, berriz, Et Incarnatus Orkestrak euskal kantari ezagunen kanten egokitzapenak eskainiko ditu, tartean, Idoia Asurmendi aramaioarrarenak. Emanaldi hauek Bakion eta Gaintzan izango dira.