Txapelketako azken saioko txapelketa honako hau izan zen:
- 1. Unai Loiola (San Migel)
- 2. Alex Campos (Asola Berri)
- 3. Gorka Etxaniz (Floreaga)
- 4. Ganix Rodriguez (Asola Berri)
- 5. Xabier Loiola (San Miguel)
- 6. Pablo Davila (Asola Berri)
Guztiek bota zituzten bost txirlo.
Angel Ibarluzea txapelketaren irabazlea
Txapelketaren sailkapen orokorrari dagokionez Angel Ibarluzea (San Migel) izan da lehenengoa, 40 txirlorekin. Emakumeetan, Olatz Arano (San Joxepe) 23 txirlorekin; nagusietan, Santos Muñoz (Floreaga) 34 txirlorekin; gazteen artean, Beñat Oñederra (Asola Berri) 20 txirlorekin; infantiletan, Axel Sixto (UDA) 5 txirlorekin; benjaminetan, Luken Martino (Elgeta) 7 txirlorekin; bikoteka, Santos Muñoz eta Gorka Etxaniz (Floreaga) 66 txirlorekin; eta talde irabazlea Elgoibarko San Migel A izan da.
Bolari Eguna zapatuan, Lasturren
Bihar, ekainak 1, Bolari Eguna ospatuko dute Lasturren, eta orduan, Lehendakari Saria lehiatu. Egun osoko egitaraua prestatu dute, eta hainbat bolari omenduko dituzte.