Azkoitian nabarmendu dira eskola mailako zenbait ziklista

Xabier Urtzelai 2024ko maiatzaren 28a

Alebin eta infantil mailako lasterketak egin zituzten zapatuan Azkoitian, eta Debagoieneko zenbait gaztetxo nabarmendu ziren bertan.

Nesken alebin mailako lasterketan June Iraolagoitiak irabazi zuen, bigarren izan zen Irati Ansola eta hirugarren Nahikari Oria, eta mutiletan Julen Osa izan zen onena, Irati Urteaga bigarren eta Ion Salaberria hirugarren. Infantil mailan, berriz, nesketan Izaro Ezpeletak irabazi zuen, Ane Atorrasagati bigarren izan zen eta hirugarren Ibone Diaz, eta mutiletan Luken Olaldek irabazi zuen, Aimar Irizar bigarren izan zen eta Telmo Urzelai hirugarren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak