SUDC-ek eta Arrasateko Udalak lankidetzan antolatutako jubilatuen bazkaria egin zuten atzo Musakolako kiroldegian. Giro ederrean igaro zen eguna, eta, ohitura den bezala, lore sorta, txapela eta opari bana jaso zuten pertsona nagusienek.
Bergaran ere antzeko hitzorduan esku hartu dute gaur San Joxepekoek. Elizako ofizio batekin eman diote hasiera omenaldiari, Santa Marinako elizan. Ondoren, trikitixa soinuekin San Joxeperaino joan dira. Mokaduarekin eman diote akabera ekitaldiari, egoitzako tabernan.