"Garraio publiko duina" eskatu du Debagoieneko Ernaik Bergaran

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko mai. 26a, 10:04

Zapatu arratsaldean egindako manifestazioa, Bergaran.

Garraio zerbitzu publiko duinaren aldeko mobilizazioa egin du Debagoieneko Ernaik Bergaran, San Martin plazan hasita.

Debagoieneko Ernaik deituta, manifestazioa egin dute zapatu arratsaldean Bergaran "garraio publiko duina" eskatzeko. San Martin plazatik abiatuta, herriko kaleak zeharkatu dituzte "Garraio publikoa herriaren mesedetan" eta "Garraio duinik gabe bizitza duinik ez" irakur zitekeen pankartarekin. Ikamako kideek ere erakutsi dute euren babesa, ibilbidean zehar euren pankartaren bidez. "Avanza enpresako langileak borrokan" dabiltzala ere erakutsi du LABek.

Ernaikoek 2022an abiatu zuten Garraio publiko duina ekimena, eta lau aldarrikapen nagusi dituztela azaldu: "Enpresa pribatuen esku hartzeekin amaituz, garraio publikoa guztiz publifikatzea; eskualdeko 4.000 biztanletik gorako herrien arteko linea zuzenak ezartzea; gaur egun behar handiena duten lineen maiztasuna handitzea; eta langileen eta erabiltzaileen segurtasuna bermatuko duten autobusak erabiltzea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak