Leintz Eskola Kiroleko neska mutikoek azken jaiarekin eman diote agurra ikasturteari. Eguraldia lagun izanik, giro paregabea izan dute jaira animatu direnek. LH 1.mailatik DBH 2. mailarako gazteak zeuden deituta, eta guztira 180 animatu dira. Zikloka banatuta egin dituzte jolasak: gazteenek altxorraren bila egin dute, LH 3 et 4.mailakoek jolasak egin dituzte, eta nagusienek Gazte Conquis-ean aritu dira. Kirol egokituko taldea ere, herria ezagutzen aritu da argazki ginkana baten bitartez.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.