Ekilur eta Bea Lentzeria dendak saritu ditu Gipuzkoako Bazkundeak

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko mai. 25a, 08:56

Tolosako Zuzeu, Eibarko Helme House eta Bergarako eta Anzuolako Ekilurreko ordezkariak sariarekin.

Egungo merkataritza dinamikara egokitzeko eta hobetzeko txikizkako merkataritzaren ahalegina saritu du Gipuzkoako Bazkundeak eta sarituen artean dago Bergaran eta Antzuolan dendak dituen Ekilur Parafarmazia eta Belardena Dietetika. Arrasateko Bea lentzeriak jaso du, bestalde, herritarren botoa.

Gipuzkoako Bazkundeak ematen dituen sarien 30. edizio honetan, salmenta puntuak Bergaran eta Antzuolan dituen Ekilur Parafarmazia eta Belardena Dietetika denda saritu du Retaileko Euskal Eskola Saria emanda. Lau pertsonako talde bat da Ekilur eta  "bere bezeroen ongizatera bideratutako proposamena hobetzeko eta aurrera egiteko ahaleginagatik" nabarmendu dute. Gipuzkoako Bazkundearen ustez, Ekilurrek jakin du produktu berriak sar daitezkeela bere eskaintzan solteko formatuan. "Orain badakite, saltzeaz gain, bezeroa irakasteko eta hezteko gai direla. Azken urratsa negozioaren kudeaketa hobetzea izan da. Ekilurrek Retaileko Euskal Eskolan parte hartuz egin duen guztiaren erakusgarri". Hain zuzen ere, "etengabeko prestakuntza horri esker, eta eskuratutako ezagutzak ezartzeari, eskolari egindako ekarpen baliotsuari eta negozioa etengabe eraldatzeko konpromisoari esker, Ekilur nabarmentzen da sektorean jarraitu beharreko eredu gisa".

Sari banaketa honetan, Gipuzkoako Bazkundeak Eibarko Helme House Gipuzkoako Merkataritza Enpresa izendatu du eta Tolosako Zuzeu, Ingurumenaren aldetik Jasangarria den negozio gisa.

Herritarren botoen sariak

Bestalde, herritarrek bere boto elektroniko bidez aukeratu ahal izan dituzte Gipuzkoako hamar merkataritza-enpresa nagusiak, eta lurraldeko saltoki nabarmenen mapa sortu dute, eskualde bakoitzeko herritarrek 10 Bitxiak  sariak nori eman erabakiz. Debagoiendarren botoek Arrasateko Bea lentzeria dendari eman diote sari hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak