Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak GipuzkoHarrok lehiaketako sariak banatu ditu, "etorkizuneko langileen enplegagarritasuna bultzatzeko", eta Ane Odriozolaren, Oihan Loiti arrasatearraren eta Irati Lizarralde antzuolarraren Gipuzkoaharrodago lanak eskuratu du lehen saria, 700 eurokoa, lehen kategorian; bigarrena, berriz, 300 eurokoa, Libe Gorosabel eta Ainhize Zurinagaren Gipuzkoako enpleguaren etorkizuna zuen eskutik bideoarentzat izan da.
Bigarren kategoriari dagokionez, 18 urtetik beherakoenean, Urko eta Jokin Muelaren Nola izan arrakasta Gipuzkoako etorkizuneko enpleguan lanak eskuratu du lehenengo saria, 500 eurokoa; bigarrena, berriz, 200 eurokoa, Inar Belar, Oier Armendia eta Aaron Sierrarentzat izan da, Denboraren makina lanarekin. Azkenik, 300 euroko sari berezia lortu du Amets Anduezak, Eraldatzeko prest bideoarekin.