Udaberriko elikagai bilketa egingo dute maiatzaren 24an eta 25ean

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko mai. 23a, 16:43

Elikagai bilketa, artxiboko irudi batean.

Arrasaten, Bergaran, Oñatin, Aretxabaletan eta Eskoriatzan egongo da bilketan parte hartzeko aukera, dohaintza fisikoak eginda edo bonuak erosita.

Gipuzkoako Elikagai Bankuak antolatuta, udaberriko elikagai bilketa egingo dute bihar eta etzi, hilaren 24an eta 25ean, eta honakoak izango dira tokiak: Arrasaten, Eroski eta BM; Bergaran, Eroski eta Super Amara; Oñatin, Eroski, BM eta San Migel kooperatiba; eta Aretxabaletan eta Eskoriatzan, Eroski. 09:00etatik 21:00etara bitartean izango dira leku horietan boluntarioak.

Herritarrek, beraz, bi aukera izango dituzte bilketan parte hartzeko: beharrezko produktuak erosita eta saltokietako atarian izango diren boluntarioei emanda, edo norberak nahi duen diru kopuruarekin bonua erosita, ondoren antolakuntzakoek beharrezko produktuak eros ditzaten.

Eroskin, aste osoan

Bi bilketa egun horiez harago, Eroskik jakinarazi du datorren aste osoan zehar ere dohaintzak egin ahalko direla bere establezimenduetan: produktu fisikoak baino gehiago, ekarpen ekonomikoak izango dira, kontsumitzaileek nahi duten kopurutakoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak