Granadara joan aurretik harrera eginiko arreta, irudietan

Xabier Urtzelai 2024ko mai. 21a, 12:39

Mondragon Unibertsitateko jokalariek eguenean hasita jokatuko dute Granadan LF2 kategoriara igotzeko igoera fasea. Atzo, astelehena, Aretxabaletako eta Arrasateko Udal ordezkariek harrera egin zieten udaletxean, eta fasera begira babesleei ere Ointxe!ko ordezkariek eskerrak eman dizkie. Argazkiak: Angel Ayastuy. 

Egunotan fasera begira azken entrenamendu saioak egiten ibili badira ere, astelehenean tartetxoa hartu zuten Arrasateko udaletxean egin zieten harrera begira, eta baita babesleekin talde erretratuak egiteko ere. Osoko bilkuren aretoan Arrasateko eta Aretxabaletako alkateek, Maider Morrasek eta Garikoitz Iturbek, animo mezuak eman zizkieten, orain arte egin duten bideagatik zoriontzeaz batera. Ointxe!ko presidente Oihane Agirrek klubetik emakumezkoen saskibaloiaren alde egin duten apustuaren berri eman zuen, eta Udal ordezkariei eta taldearen babesleei eskerrak eman zien, urte hauetan guztietan izan duten laguntzagatik. "Eskerrak eman nahi dizkiogu Mondragon Unibertsitateari, gure babesle nagusiari. Era berean, gogoan izan behar dugu Aretxabaletako Udala, azken denboraldietan Ointxe!-ko taldeek bertan entrenatu eta jokatzeko aukera dutelako. Eta bereziki denboraldi honetan, Emakumezkoen 1. Mailako taldeak Ibarran jokatu dituelako etxeko partidak. Arrasateko Udalak, Ointxe! -ri urtero eskaintzen dizkion laguntzez gain, laguntza berezia emango dio Arrasateko emakumezko taldeari. Eta Ikerlan eta Mondragon Lingua Alekoop enpresei ere eskerrak eman nahi dizkiegu".

Horrekin batera, bai entrenatzaileak eta baita jokalariek ere GOIENAri adierazi zioten igoera fasea ondo prestatu dutela, lehiakor izan nahi dutela eta multzo zailean badaude ere irabaztera doazela.  

Erlazionatuak

Granadako kantxan "dena emateko" prest!

Aitziber Aranburuzabala Juldain mai 21 Aretxabaleta   Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak