Hiru Txirlo Bola-txapelketako bederatzigarren jardunaldian hiru debagoiendar lehen postuetan

Mirari Altube Arrese 2024ko maiatzaren 21a

Soraluzeko Jose Antonio Nuñez izan zen nagusi sei txirlo botata Elgoibarko San Pedro bolatokian, maiatzaren 18an, jokatu zen Gipuzkoako 53. Hiru Txirlo Bola-joko txapelketako bederatzigarren jardunaldian. 61 bolarik hartu zuten parte eta Nuñezen atzetik geratu ziren Elgetako Pedro Goenaga eta UDAko Jesus Mari Gorosabel eta Isana Gorosabel.

Hona hemen eguneko sailkapena:

  • Jose Antonio Nuñez (San Andres): 6 txirlo.
  • Garikoitz Rodriguez (Asola Berri): 5 txirlo.
  • Pedro Goenaga (Elgeta): 4 txirlo.
  • Jesus Mari Gorosabel (UDA): 4 txirlo.
  • Pablo Davila (Asola Berri): 4 txirlo.
  • Isana Gorosabel (UDA): 4 txirlo.

Datorren zapatuan, maiatzaren 25ean, Bergarako bolatokian jokatuko da hamargarren jardunaldia, 17:00etan hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak