Etorkizuneko ziklistak Vollering-en ondoan

Xabier Urtzelai 2024ko mai. 16a, 16:04

Demi Vollering –erdian– eta ezkerrean JMA taldeko Ainhoa Plaza eta Bizipozeko Ane Atorrasagasti. Argazkia: Biziklik.

Gaur-gaurkoz emakumeko ziklista onena den Demi Volleringek irabazi zuen domekan Itzulia Women, eta sari banaketa ekitaldian ondoan izan zituen Gipuzkoako ziklista gazteak –bezperan Zumaian egindako Gipuzkoako eskola arteko erlojupekoan nabarmendu zirenak–. Ezkerrean, JMA taldeko Ainhoa Plaza eta Bizipozeko Ane Atorrasagasti.

Zapatuan Gipuzkoako eskolarteko erlojupekoko proba jokatu zuten Zumaian, eta bailarako ziklista kuadrilla polita izan zen bertan lehian.

Infantil emakumezkoen kasuan Aloña Mendikoek eta Dorletako Amakoek indarrak batu zituzten, eta bigarren sailkatu ziren. "Emakumezkoen sei talde batu ziren guztira, eta gurea moduko lurralde baterako kopuru polita da, baina gizonezkoetan 20 talde izan ziren eta oraindik nesken ziklismoa sustatzen jarraitu behar dugu. Hala, federaziotik pentsatu genuen polita izango zela Zumaian protagonista izan ziren neskak hurrengo egunean Donostian amaitu behar zuten Itzulia Womeneko sari banaketa ekitaldira gonbidatzea. Eta sariak banatu ostean oso une polita egon zen, Itzuliako irabazle Demi Volleringek talde argazkia egiteko eskatu zielako gure txirrindulariei", adierazi du Aloña Mendiko ziklismo saileko presidente eta federazioko ordezkari Aitor Atorrasagastik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak