Hegaleko jokalaria denboraldi ona egiten dabil Bergaran, eta taldearen dinamika positiboaren barruan nabarmendu da oñatiarra ere. Hala, Athleticeko ikuskatzaileen artean ez da oharkabean pasa –klub zurigorriak ez du fitxaketa ofizialki baieztatu–. Cueva duela bi urte iritsi zen Bergarara, Realetik utzita. Helburua zen kadete mailako Euskal Ligan minutuak izatea, baina udan Realeko jokalari izateri utzi zion eta Athleticen eskaintza onartu du orain.
Beñat Larrearekin pausoen atzetik
Azken urteotan Bergaran jokatzen ibili diren bi jokalarik fitxatu dute Athleticekin. Izan ere, Oier Cuevak gazte mailakoa den Beñat Larrearen pausoak jarraituko ditu. Antzuolakoa 2023an iritsi zen Athleticera, gaztetan Antzuolan eta Bergaran jokatu eta gero. Urtarrilean, gainera, Espainiako 18 urtez azpiko selekzioarekin egin zuen debuta, Italiaren kontrako lagunartekoan, eta ordutik Espainiako selekzioko hautatzailearen deialdietan ohiko bilakatu da –gola egin zuen Suitzaren kontra, apirilean–.