Negozio txikien digitalizazioan laguntzeko ikastaroak antolatu ditu Mankomunitateak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko mai. 14a, 11:25

Aretxabaletan, Oñatin, Bergaran eta Eskoriatzan egingo dira tailerrak, eta izena eman behar da aurrez.

Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Ekonomikoko Agentziak negozio txikien digitalizazioan laguntzeko ikastaroak antolatu ditu bailarako herrietan; atzo ekin zion egitasmoari, eta ekainaren 6ra arte luzatuko da. Hain justu, honakoak dira datak eta landuko diren gaiak:

  • Maiatzak 14, Aretxabaleta: sare sozialetarako bideoak sortu eta editatu mugikorra erabiliz.
  • Maiatzak 16, Aretxabaleta: Facebook eta Instagram (aurreratua).
  • Maiatzak 20, Oñati: sare sozialetarako bideoak sortu eta editatu mugikorra erabiliz.
  • Maiatzak 21, Oñati: identifikazio digitala.
  • Maiatzak 22, Oñati: sare sozialetarako eduki erakargarriak sortu.
  • Maiatzak 27, Bergara: Googel My Business.
  • Maiatzak 28, Bergara: Facebook eta Instagram (aurreratua).
  • Maiatzak 29, Bergara: sare sozialetarako eduki erakargarriak sortu.
  • Maiatzak 30, Eskoriatza: sortu zure enpresaren kartelak, edukiak eta irudia CANVA erabiliz.
  • Ekainak 6, Eskoriatza: Facebook eta Instagram (hastapena).

Ikastaroen informazio gehiago webgune honetan dago jasota, eta hor eman behar da izena ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak