Rafahn bizi den egoerak premiazko erantzuna eskatzen duela adierazi dute deitzaileek. Horregatik, SOS Rafah leloarekin mobilizazioak deitu dituzte biharko, maiatzak 11rako; 12:30ean elkartuko dira honako herrietan: Arrasaten, Herriko Plazan; Bergaran, San Martin plazan; Aretxabaletan, udaletxe aurrean; eta Elgetan, plazan.
Herritarrak bat egitera gonbidatu dituzte.