Debagoienetik igaroko da aurtengo Itzulia Women txirrindulari frogako etapa bat, Arrasatetik eta Bergaratik, hain zuzen. Horren harira, trafiko mozketak izango dira lasterketa igaroko den errepidean eta, zehazki, Arrasate eta Bergarako GI-627 errepideko sarrerei eta irteerei eragingo die.
Hori dela eta, Arrasateko Udalak adierazi du "Arrasateko irteera eta sarrerak itxita" egongo direla "lasterketak iraun bitartean, lasterketako zuzendaritzak agintzen duen momentutik". Gainera, jakinarazi du "10:00etatik 12:00ak arte arazoak edota auto-ilarak" egon daitezkeela GI-627 errepidearen sarrera-irteera puntuetan.
Bergarari dagokionez, udalak adierazi du "GI-627 errepiderako irteera eta sarrera
guztiak itxita" egongo direla "10:15etatik trafikoa zabaldu bitartean (gutxi
gora behera 12:00etan)".