Debagoieneko Ezker-Anitza IU "buru-belarri" murgilduta dabil Araba, Bizkai eta Gipuzkoan Palestinako herriaren alde egiten diren mobilizazioetan, "Israelgo armadak Gazako zerrendan biztanleria zibilari eragiten dion genozidioa salatzeko", nabarmendu baitu "gizarte osoaren laguntza" behar dela horretarako. Hala, bat egin du asteotan unibertsitateetan egiten ari diren kanpaldiekin.