33 urteko emakumea hilda topatu zuten joan den egubakoitzean Donibane Lohizuneko hotel batean, eta haren bikotekidea, 37 urteko gizona, atxilotu zuten. 2003tik Euskal Herrian hil duten 119. emakumea da, lehenengoa aurten.
Maiatzaren 3an Donibane Lohizunen izandako hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo, astelehena, Aretxabaletako plazan. Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deituta elkartu ziren hainbat herritar "erasoen aurrean autodefentsa feminista" eskatuz. Arrasaten ere egingo dute bilkura; gaur, martitzena izango da, 19:30ean, Herriko Plazan. "Instituzioek izandako jarrera pasiboa salatu" gura dute.
33 urteko emakumea hilda topatu zuten joan den egubakoitzean Donibane Lohizuneko hotel batean, eta haren bikotekidea, 37 urteko gizona, atxilotu zuten. 2003tik Euskal Herrian hil duten 119. emakumea da, lehenengoa aurten.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.