Boni Plaza nagusi Hiru Txirlo Bola-txapelketako Soraluzeko jardunaldian

Mirari Altube Arrese 2024ko mai. 6a, 15:40

Gipuzkoako 53. Hiru Txirlo bola-joko txapelketako zazpigarren jardunaldia jokatu zen zapatuan, Soraluzeko Ezozi auzoko bolalekuan, eta Elgeta taldeko Boni Plaza nagusitu zen bost txirlo botata. 52 bolarik jardun zuten nor baino nor gehiago.

Sailkapen orokorrean Azkoitiko Floreaga taldeko Santos Muñozek jarraitzen du lehen postuen.

Hona hemen zapatuko irabazleak.

Lehenengoa, Boni Plaza (Elgeta), bost txirlo botata.

Bigarrena, Joseba Espilla (San Joxepe), bost txirlo botata.

Hirugarrena, Angel Ibarluzea (San Miguel) bost txirlo botata.

Laugarrena, Markel Beitia (UDA) lau txirlo botata.

Bosgarrena, Juanjo Uranga (Asola Berri) lau txirlo botata.

Seigarrena, Anartz Esteban (Asola Berri) lau txirlo botata.

Zortzigarren jardunaldia Soraluzeko San Andres auzoan jokatuko dute, maiatzaren 11n, 17:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak