Langabeziak gora egin du Elgetan eta Eskoriatzan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko mai. 6a, 11:54

2.268 pertsona daude lanik gabe Debagoienean, martxoan baino 82 gutxiago; langabezia tasa, beraz, orain dela hilabete baino baxuagoa da, %7,70ekoa.

Bailarako herrietan langabeziak ez du igoerarik izan hilabeteko epean, Elgetan eta Eskoriatzan izan ezik, Gipuzkoako Lan Behategiak emandako datuen arabera; hurrenez hurren, bi –guztira, 26 langabe– eta hamar –guztira, 153 langabe– pertsona daude lanik gabe herri horietan.

Datu orokorrari dagokionez, 2.268 pertsona daude langabezian Debagoienean, martxoan baino 82 gutxiago –ordu hartan, 2.350– ziren, eta, hala, %7,43koa da langabezia tasa bailaran.

 

Herriz herri, zehazki, honakoak dira erregistratutako langabezia datuak: Antzuolan, 43 langabe (-5); Aretxabaletan, 195 (-10); Arrasaten, 1.038 (-29); Bergaran, 483 (-23); Leintz Gatzagan, 5 (=); eta Oñatin, 325 (-27). Aramaion, berriz, ez da jakinekoa zenbat langabe dauden, bost baino gutxiago direnean ez baita datu zehatza ematen.

Hego Euskal Herriko datua

Debagoienean bezalaxe, Hego Euskal Herrian ere behera egin du langabeziak azken hilabete honetan. Lanbideren eta Nafar Lansarearen bulegoetan jasotako datuak aintzat hartuz gero, 139.794 pertsona daude lanik gabe; martxoan baino 2.520 gutxiago, hain justu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak