Eneko Bidegainek irabazi du 111 Akademiaren Saria, 'Bichta eder' lanarengatik

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko api. 30a, 15:13

Eneko Bidegain idazleak 'Bichta eder' liburua eskuetan duela. Irudia: Elkar.

Mondragon Unibertsitateko irakasleak iazko martxoan kaleratu zuen liburua, eta akademiak "bihurgune askotariko istorioa" dela azpimarratu du.

Eneko Bidegain idazlearen (Baiona, 1975) Bichta eder nobelak irabazi du 111 Akademiaren Saria, Karmele Jaioren Maitasun kapitala nobelak baino boto gehiago eskuratu baititu azken fasean; lehia, ordea, "oso estua" izan dela nabarmendu dute hautaketan parte hartu duten akademiako 218 kideek, azkenean Bidegainen lanaren alde egin badute ere. Haien hitzetan, "bihurgune askotariko istorioa" da, "interesgarria eta hagitz gaurkoa", irakurlearen jakin-minari "bazka ematen diona behin eta berriz".

Iazko martxoaren hasieran kaleratu zuen, hain justu, Bidegainek lan hau, Elkar argitaletxearekin, eta Lapurdiko kostaldeko jauregi zahar baten bueltan sortzen den luxuzko proiektu turistiko handi baten inguruko misteriozko eleberria da; halere, hortaz harago, hainbat gogoeta gai dituen istorioa da. Horren guztiaren berri eman zuen Goiena telebistan liburua argitaratu berritan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak