Bisita gidatua eta mintzodromoa izan zituzten goizean, eta Fano auzora abiatu ziren ondoren, Kanpomartxo jaia egiten baitzebiltzan; hain justu, Berbotsek, Erandioko euskaltzaleen elkarteak, duela 30 urte berreskuratu zuen jai bat da. Bazkari "ederraz" eta dantzaz gozatzeko aukera izan zuten, eta, beraz, eskerrak eman dizkiete antolatzaileei eta hara gerturatu ziren guztiei: "Egun bikaina pasatu genuen".