Gatzagan jokatutako hiru txirlo txapelketako jaurtialdian elgetarrak aurrean

Mirari Altube Arrese 2024ko api. 28a, 20:07

San Migel elkarteko Angel Ibarluzea izan zen nagusi Gipuzkoako 53. hiru txirlo bola-txapelketako seigarren jaurtialdian, zapatuan Leintz Gatzagan jokatutakoan. 66 bolari elkartu ziren eta aipatzekoa da elgetarrek egindako saioa.

Hona hemen eguneko sailkapena:

  • 1- Angel Ibarluzea (San Migel): bederatzi txirlo.
  • 2- Gorka Bereziartua (Elgeta): zortzi txirlo.
  • 3- Olatz Arano (San Joxepe): zazpi txirlo.
  • 4- Boni Plaza (Elgeta): zazpi txirlo.
  • 5- Luke Martino (federatu gabe): zazpi txirlo.
  • 6- Geaxi Ezpeleta (Elgeta): sei txirlo.
  • 7- Sebas Aranzabal (Elgeta): sei txirlo.

Luken Martino markinarra federatu gabe dago eta  eguneko sailkapenean agertu arren, ez zuen saririk jaso horretarako ordaindu egin behar delako bota aurretik 

53. txapelketaren sailkapen orokorrari dagokionez Azkoitiko Floreaga taldeko Santos Muñozek jarraitzen du lehen postuan. Bigarren jardunaldian jarri zen lider eta ordutik eusten dio.

Zazpigarren jaurtialdia Soraluzeko Ezozi auzoan izango da maiatzaren 4an, zapatuan, 17:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak