Maider Arregi eta Haizea Arana izan dira nagusi Gabirian eta Zestoan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko api. 27a, 11:11

Maider Arregi Markuleta eta Haizea Arana Cardenal atzoko saioetan.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa dela-eta, Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faseko saioak hasi ziren eguenean, eta Gabirian eta Zestoan egin ziren atzo. Bost debagoiendar aritu ziren bertsotan atzoko bi saioetan.

Maider Arregi Markuleta oñatiarra nagusitu zen atzo Gabirian eginiko saioan, 360,5 puntu erdietsita, eta 321,5 punturekin, berriz, bigarren egin zuen Aitor Tatiegi Loidi herrikideak. Sailkapen orokorrari dagokionez, honela gelditu zen: Maider Arregi Markuleta (360,5), Aitor Tatiegi Loidi (321,5), Uxue Fernandez Lasa (313,5), Aitor Zubikarai Salegi (313), Andoni Mujika Izagirre (307) eta Urko Egaña Calderon (298); hain justu, Oñatin bizi den azpeitiarra da Egaña.

Gabirian ez ezik, Zestoan ere egin zen saioa, eta Haizea Arana Cardelal bertsolari eskoriatzarra sailkatu zen lehenengo, 333 puntu eskuratuta; hirugarren egin zuen, berriz, Oihana Arana Cardenalek. Hurrenez hurren, zehazki, hau izan zen sailkapena: Haizea Arana Cardenal (333), Eneko Araiztegi Agirre (329,5), Oihana Arana Cardenal (319,5), Julen Zulaika Alkorta (316,5), Eneko Beretxinaga Laskurain (305) eta Amets Aizpurua Mancisidor (296). 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak