Elorregi auzoko jaiak ospatuko dituzte asteburuan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko apirilaren 23a

Elorregi auzoko jaiak ospatuko dituzte asteburuan, hilaren 26tik 28ra bitartean, eta egitarau zabala antolatu dute auzokideek.

Hemen egitaraua, egunez egun:

Apirilak 26, egubakoitza:

  • 18:00etan, plaza garbiketa eta txopoaren igoera.
  • 20:00etan, afaria.

Apirilak 27, zapatua, San Prudentzio eguneko bezpera:

  • 14:30ean, auzo bazkari girotua: Anjel Mari Peñagarikano, Aitor Tatiegi eta Ane Zuazubiskar bertsolariak, Manu Iztueta soinujolearekin. Segidan, kanta zaharrak.
  • 18:00etan, jolasak: sokatira, lokotx bilketa...
  • 21:30ean, kontzertuak: Sukena, Zentzu Okerra, 3ttu erromeria eta DJ Ziorlako Astoak.

Apirilak 28, domeka, San Prudentzio eguna:

  • 10:30ean, meza.
  • 11:00etan, pilota partidak; ondoren, pintxoak eta salda elkartean. 14:00etan, jaiei bukaera emateko suziriak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak