EAEko hautesleen %51,03ak bozkatu du 18:00ak baino lehenago

Gontzal Belategi Zubia 2024ko api. 21a, 19:36

Bergararrak, gaur, botoa ematen.

EAEko hautesleen %51,03ak eman du botoa 18:00en aurretik. Horrenbestez, parte hartzea aurreko hauteskundeetakoa baino handiagoa izan da, 2020an parte-hartzeak justuan gainditu baitzuen %50a. 20:00ak arte egongo dira irekita hauteslekuak. 

Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko hautesleen %51,03ak bozkatu du 18:00en aurretik. Gauzak horrela, jada parte-hartzea 2020ko hauteskundeetakoa baino handiagoa izan dela esan daiteke. Urte hartan hautesleen %50ak inguru eman zuen bere botoa. Aipatu beharrekoa da pandemiaren testuinguruan ospatu zirela hauteskunde horiek. Oraindik 20:00ak arte irekita egongo dira hauteslekuak, eta 21:00etan emango dituzte behin betiko parte-hartze datuak.

Gipuzkoako parte-hartzea %50,73koa izan da, Erkidegokoa baino baxuagoa. Hala ere, Debagoieneko herri gehienetan parte-hartzea EAEkoa baino altuagoa izan da:

  • Leintz Gatzaga  %53,53
  • Eskoriatza %49,68
  • Aretxabaleta %58,46
  • Arrasate %47,14
  • Bergara %56,82
  • Oñati %54,32
  • Antzuola %54,88
  • Elgeta %56,68
  • Aramaio %49,38

Aurtengo hauteskundeetan parte-hartze datuak kudeatzeko sistema aldatu du Eusko Jaurlaritzak. Sistema berriarekin datuak 13:00etan eta 18:00etan erregistratzen dira eta 14:00etan eta 19:00etan zabaldu; aurreko hauteskundeak baino ordubete beranduago. Horrenbestez, ezin daiteke bi hauteskundeen arteko alderaketa zuzenik egin. 



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak