EAJren eta EH Bilduren arteko aldea asko murriztu da Bizkaian, batez ere, koalizioak egindako boto kopuruen goradakaren ondorioz. EAJk berriro gainditu du 200.000 botoen langa, eta EH Bilduk, berriz, duela lau urte baino ia 50.000 boto gehiago eskuratu ditu.